XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezin ordea emen ixildu GARMENDlA-tar JUAN JOSE apaizaren lan izugarriak FIDES batzordean.

Berak sortu bai zuan Tolosan batzorde au zinea garbitzeko asmoakin.

Gai onetaz, ordea, ez det nik ezer esateko asmorik.

Berak esango dizkigu gauz obeak bere lanean.

Ezta DONOSTI-n eta BILBO-n urtero oi diran jai eta zine sal erosketak emen agertu ere.

Etorriko da beste garai bat ortarako.

Ez da naikoa gure aldetik errietara zinea zabaltzea.

Zinearen izkera ta gogamenak gizonei zabaltzea bear degu galera.

Naiz da irudi utsak berez osorik ulertu, berakin eratutako izkerak ba ditu berezitasunak, ondo ez dakienentzat artu eziñekoak.

Ortarako sortu ziran ludi osoan CINE-CLUB edo zine maitale batzordeak.

Batzorde auen lana, laburkiro, au oi da: irudi izkera al dan ondoen ezagutu erazi; zinearen gora berak bere sortzetik orain arteraño ikusi, bai estetika aldetik ta bai gaien aldetik; zinearen giroa gizadian nabaitu soziologi aldetik; zinearen aldi bakoitzeko erakutsiak pilosopia, erligio, sozial moral ta beste guretzako interesgarriak diran gauza guztiak, t.a.

Ezin esan gauz auetan ere euskaldunak lo egon geranik.

Urte asko dira euskaldunak gai ontan lanean ari garela.

Alderdi guzietan ditugu Euskal Errian era ontako batzordeak aspalditik.

Baña batzorde auetan egin al degu ezer euskaldunen alde?.

Egia da euskaldun askori erakutsi zaiola zinea ikusten ta zinearen agerpenak ere bereganatzen.

Baña euskeraren alde egin al degu zerbait?.

Batzorde auetako alkar izketak zertarako ez ditugu egin euskeraz gure artean?.

Zineak berak euskerari ematen dion ostikada euskeraz ez dalarik ez al degu geuk aunditzen eta sakontzen gure alkarrizketak gure izkuntzan egiten ez ba ditugu?.

Pozgarriak dira gai ontan Gipuzko aldean asi diran lan batzuk.

Donosti aldean ba dira umeentzat euskeraz eratutako zine programak.

Batetik, irudi izkera aldetik ondo egiñak, bestetik umeen izaerari begira lortuak eta beti euskeratuak!.

Zergaitik ez degu lan au gure artean geiago zabaldu?.

Batetik euskerari laguntza aundi bat emango genioke ta bestetik, lan auetan sartuta daudenari gure diruakin gauza obeak gertatzen ere lagunduko genioke noski.